DONOSTIA HIRIA NAZIOARTEKO XL. XAKE TXAPELKETA IREKIA.

(2017ko apirilaren 8tik 15era jokatua, Donostian).

 

 

 

MARC NARCISO DUBLANEK NAGUSITASUNEZ ESKURATU ZUEN TXAPELKETA.

 


 

 

Herrialde Katalanetako Marc Narciso Dublanek irabazi du Donostia Hiria Nazioarteko XI. Xake Txapelketa Irekia. Bartzelonan jaiotako jokalariak 43 urte ditu eta 13’7 puntuko igoera izan du FIDE eloan (2.508 puntu zen bere hasierako eloa).

 

Marc Narciso DublanAndrea Stella italiarrari irabazita, Josep Manuel Lopez Martinez herkidearekin berdinduta eta Pablo Urriza nafarra gaindituta azkeneko hiru partidak ongi bideratu zituen eta bakarrik amaitu zuen buruan, 8 puntuz (9 partidatan).

 

Josep Manuel Lopez Martinezek eta Jose Rafael Gascon Del Nogal venezuelarrak osatu zuten podiuma.

 

Euskal Herriko lehenengo jokalaria Alain Prieto Aranguren bizkaitarra izan zen (seigarren, 6’5 puntuz). Jose Luis Guijarro Galan gipuzkoarra 6’5 puntuz zortzigarren sailkatu zen eta Francisco Javier Torres Ganuza gipuzkoarra ere 6’5 puntuz hamargarren.




(Marc Narciso Dublan)

 

            XL. Torneoari buruzko informazioa: “http://www.chess-results.com/tnr260321.aspx?lan=2&art=4&wi=821&turdet=YES” webgunea.

 

            2017-04-15.

 

                Iturria: Internet.